Publiko guztiei zuzendutako eskolaz kanpoko programa. Oro har, guztiok ikasten dugu bizikletan ibiltzen txikiak garenean. Batzuek lehenago, beste batzuek geroago eta, are gehiago, batzuek amore ematen dute ingurukoen laguntza- edo ahalegin-faltagatik.
Ziklobizi Eskolan ez dugu nahi inor geratzea gure bizikletan lekualdatzen garenean sentitzen dugun zoriontasun-sentipen hori bizi gabe. Hori dela eta, dinamika batzuk garatu ditugu hainbat mailatarako, pedalei eragitean ateratzen zaigun irribarre berezi hori ateratzeko.
LAN-DINAMIKAK
> 0 maila: Bike-bataioa
> 1. maila: Bizikletaren kontrola: Trebetasunak geureganatzen
> 2. maila: Hirian barrena pedalei eragiten
> Gurpil gaineko esperientziak: Bizikleta-bira hiriko leku nagusietatik